Hasi da Zubietako erraustegiaren probaldi ofiziala

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 27a, 16:27
Argazkia: noaua.eus

Gaur, azaroak 28, goizean goiz hasi da Zubietako erraustegiaren probaldia. Nahiz eta ofizialki erraustegiaren probak gaur hasi behar ziren, asteak dira kea dariela erraustegiko tximiniei.

Aurreikusita zegoen, eta hala jazo da: Zubietako erraustegia porba garaian sartu da, eta ofizialki zaborra erretzen hasi da. Hala ere, noaua.eus-ek asteburuan adierazi duenez, joan den igandean –azaroak 24– kea zerion erraustegiari, eta ez da lehenengo aldia. Horrez gain, azken asteetan Tratamendu Mekaniko Biologikoko –TMB– plantari kea dariola salatu dute.

Ondorengo estekan noaua.eus hedabideak asteburuan egin duen bideoa ikusi dezakezue.