Abenduaren 13a, San Tomas azokan postua jartzea eskatzeko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 26a, 10:00

Abenduaren 21ean, urtero bezala, San Tomas azoka antolatuko du Ttakun Kultur Elkarteak. Larunbat arratsaldean egingo du jaia aurten. Hasi da zita berezi hori prestatzen; deialdia ireki du Okendo plazan postuak jartzeko. Abenduaren 13a izango da izena emateko azken eguna, ostirala.

San Tomas azoka prestatzen hasi da Ttakun Kultur Elkartea.  Abenduaren 21ean egingo du, larunbatarekin, arratsaldez. Okendo plazan postuak jartzeko deialdia ireki du: abenduaren 13a izango da eskaera bidaltzeko azken eguna, ostirala. 

Kultura saileko arduradun Maitane Rebek aditzera eman duenez, bi baldintza bete beharko dituzte azokan modu horretara parte hartu nahi dutenek: egun berezi horretako giroarekin bat egitea, baserritarrez jantzita; eta bezeroei harrera euskaraz egitea. 

Izena eman nahi duten pertsonek mezu bat bidali behar dute kultura@ttakun.eus helbide elektronikora. Zehaztu beharko dituzte elkartearen eta taldearen arduradunaren izenak. Esan bezala, abenduaren 13a izango da azken eguna. Kultura saileko arduraduna ahal bezain pronto jarriko da harremanetan interesa duten guztiekin.

Erlazionatuak

San Tomas azoka

Txintxarri Aldizkaria 2018 abe 21 Gizartea