Azaroak 25

Azaroak 25: aldarria eta lanketa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 25a, 17:06
Xingola more erraldoi bat irudikatu dute Oriarte institutuko ikasleek gaur eguerdian. Argazkia: Ernai Usurbil.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, azaroak 25, xingola more erraldoi bat irudikatu dute Oriarte institutuko ikasleek gaur eguerdian. Datozen egunetan hainbat jarduera egingo dituzte, gai hori jorratze aldera.

Asteazkenean, hilak 27, arratsaldeko seietan, Feminismoa: izena eta izana hitzaldia egingo dute, Oriarte Landaberri eraikineko musika gelan. Alboan GKEko hezkuntza teknikari Amaia Alberdi gonbidatu dute solasaldira. 

Horrez gain, egunotan alor ugari landuko dituzte institutuan: genero indarkeriaren piramidea aztertuko dute, jarrera matxistak salatu, autodefentsa feministari buruzko tailerra egin, eta abar. Ikus-entzunezko materiala ere aztertuko dute: Txanogorritxo, Denok gara azaroak 25 eta Zutik emakumeak