Azaroak 25

Genero indarkeriari ez, Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko azaroaren 25a

Gaur, azaroaren 25a, astelehena, genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Lasarte-Oriako Udalak deituta elkarretaratzea egin da eguerdian Okendo plazan

Zazpi moreak eta zapata gorriak. Okendo plazan genero indarkeriaren indarkeria gaitzetsi da gaur eguerdian hamabost minutu iraun duen ekimenean. 

Ehun bat herritar bildu dira, Udalbatza osatzen duten alderdietako kideekin batera, Errespetuz jokatu leloa duen zapia lepoan edo bandera moreak eskutan. Aurrean zapata gorriak zeuden, indarkeriaren biktimak gogoan. 

Elkarretaratzea amaitzeko genero indarkeriak munduan lekurik ez duela eta errespetuz jokatu behar dela gogora ekarri dute Gizarte Zerbitzuetako kideek.

Ez da hau Genero indarkeriaren egunaren harira egingo den azken ekimena. Asteazkenean, 19:00etan, Ane Labaka eta Bea Egizabal herritarrek Erradikalak ginen ikuskizuna eskainiko dute. Ostiralean, gazteek Alarma Morea taldearen kontzertuaz gozatuko dute. Solasaldia ere izango da Gaztelekuan.