40-0 markagailuarekin irabazi du Zarautz/Beltzak taldeak partida etxean, Txingudi/Menditarrak taldeari. Emaitza honi esker hirugarren postuan finkatzen ari da talde zarauztarra, 16 punturekin, eta bigarren postutik gertu izaten jarraitzen du. Lehen sailkatua, Hernani, bederatzi puntura dago, nahiz eta hauek partida bat gutxiago jokatu duten. Esconsu Gaztedi errugbi taldea, bigarren sailkatua, bi puntura dute, eta Txingudik, azken taldeak, punturik egin gabe jarraitzen du sei jardunaldiren ostean.
Ohorezko B Maila
Zarautz Babyautok etxean jokatu du Gernikaren aurka, eta 16-27 galdu du. Bederatzi jardunaldiren ostean, bost garaipen, berdinketa bat eta hiru partida galdu ditu Zarautz Babyautok. Gernika da sailkapeneko lehen taldea, eta bederatzi jardunalditan partida guztiak irabaztea lortu du, 44 puntu eskuratuz. Zarautz seigarren da sailkapenean, 25 punturekin, eta bi puntura du gertuen duen sailkatua, Bera Bera. Behera begiratuta, puntu berdinekin –25– da Belenos taldea. Azken postuan Gaztedi errugbi taldea dago 6 punturekin.
Senior Euskadiko Erregionala
Kategoria honetako Zarauzko taldeak ere galdu egin du bere norgehiagoka Arrasateren aurka, 5-32. Arrasate da sailkapenean goren dagoen taldea, partidu guztiak irabazi baitutu, 34 puntu eskuratuz. Iruña da bigarren sailkatua, 25 punturekin, eta hurrengoa Zarautz Babyauto da 15 punturekin. La Unica, Encosu Gaztedi eta Funes Rugby dira hurrengo taldeak, hamabi, hamar eta puntu batekin hurrenez hurren.