Gutxitan ikus daiteke leporaino beteta Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoa. Zita horietako bat da Lasarte-Oriako literatur lehiaketen sari-banaketa. Idazleak, euren senide eta lagunak eta udal ordezkariak eseri dira aurkietan. Apenas zegoen espaziorik hizlarien mahaian ere: diplomek eta lore-sortek eman diote kolorea. Agustin Valdivia alkateordea, Maite Iglesias Kultura zinegotzia eta Xabier Goitia teknikaria eseri dira, eta orduan hasi da ekitaldia.
Urteak daramatzate Aitor Tejedorrek eta Roberto Yabenek sari-banaketa ekitaldian parte hartzen. Irabazleen lanen zatiak irakurtzen ditu Tejedorrek; Yabenek musikatu egiten ditu pasarte horiek, gitarra klasikoaren laguntzaz. Julene Iraolaren Beldurra eta Miguel Pazen La Solidaridad de las islas mikrokontakizunak aukeratu dituzte aurten. Bi horiek izan dira sariak jasotzera altxa diren idazleetako bi.
Gazteen irudimena, bor-borka
Imajinazioa paperera eraman dute idazle gazteenek. 200 lan baino gehiago aurkeztu dituzte aurtengo edizioan. Horietatik 147 ondu dituzte 2007. eta 2009. urteen artean jaiotako neska-mutilek. Haur eta Gazteen 32. Literatur Lehiaketa, zenbakitan. Helduen lehiaketa urtebete lehenago hasi ziren egiten: 33. edizioa izan da aurtengoa. Sari guztiak banatu dituztenean, talde argazkia atera dute sarituek eta udal ordezkariek.
Hauek izan dira aurtengo irabazleak:
HAUR ETA GAZTEEN 32. LITERATUR LEHIAKETA
A kategoria (2010ean jaiotakoak, edo gazteagoak)
- 1. saria: Ametz Thomas Rodgers Pikabea, Beldurrik ematen ez zuen mamua lanarekin.
- 2. saria: Oier Yubero Garcia, Sukimoto eta adarbakarrak lanarekin.
- 3. saria: Nora Miguelez Bienzobas, Aimarren abentura handia lanarekin.
B kategoria (2007-2009 artean jaioak)
- 1. saria: Araitz Mendiluze Bereziartua, Lamia eta izar uxoa lanarekin.
- 2. saria: Urko Ormazabal Zugarramurdi, Baserri galduak lanarekin.
- 3. saria: Oier Martinez Etxezarreta, Bideojokuen menpe lanarekin.
C kategoria (2004-2006 artean jaioak)
- 1. saria: Añes Apaolaza Negueruela, Heriotzaren memoria idazlanarekin.
- 2. saria: Oihane Navarro Martinez, Maskara jantzita denok ausart idazlanarekin.
- 3. saria: Amaiur Izagirre Larruskain, Izegaineko bikiak idazlanarekin.
LASARTE-ORIAKO 33. LITERATUR LEHIAKETA
Poesia euskaraz
- Sari nagusia: Eneko Amezaga de Diego, Neguko Bidaia lanarekin.
- 'Lasarte-Oria' saria: Lide Hidalgo Negredo, Gustuak lanarekin.
Mikrokontakizunak euskaraz
- Sari nagusia: Igor Mercado Azcuenaga, Berandu idazlanarekin.
- 'Lasarte-Oria' saria: Julene Iraola Hernandez, Beldurra idazlanarekin.
Poesia gaztelaniaz
- Sari nagusia: Juan Alberto Sanchez Castro, Momentos para un diario lanarekin.
- 'Lasarte-Oria' saria: Iñigo Lopez Garcia, Plegaria lanarekin.
Mikrokontakizunak gaztelaniaz
- Sari nagusia: Miguel Paz Cabanas, La solidaridad de las islas lanarekin.