Emanaldia eskaini du Albokak San Pedro parrokian, Santa Zezilia eguna ospatzeko

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko aza. 24a, 18:07

Emanalditxoa eskaini du gaur eguerdian Alboka abesbatzak, San Pedro parrokian. Azaroaren 22a izan da Santa Zezilia, ostirala, musikarien zaindariaren eguna. Hura omendu dute, lau piezako errepertorioa eskainiz herritarrei.

Lau pieza hauek eskaini ditu Albokak: Salmoa; Virgo del Genetrix kantu gregorianoa; Cantique de Jean Racine frantsesa; eta, amaitzeko, Arantzazuko Ama Birjina ezaguna. 13:00eko mezan abestu dute abesbatzako kideek, Montse Latorreren gidaritzapean. Juan Luis Murua apaizaren sermoiarekin tartekatu dituzte abestiak.

Erlazionatuak

Alboka abesbatza - 'Cantique de Jean Racine'

Txintxarri Aldizkaria 2019 aza 24 Kultura