Hilabeteetan ondutako gogoeta prozesua partekatzen

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 23a, 12:32

Bazkideentzako ikastaroa egin dute Ganbo Iturri elkarteko kideek asteburuan, Mirentxun. Aurtengo uztaila eta urria bitartean ondutako hausnarketa prozesuari buruz aritu dira: Auzobizitza suspertu elkarbizitza berregiteko. 

Ikastaro bat egiteko eta elkarbizitzaz hitz egiteko baliatu dute larunbat goiz euritsua Ganbo Iturriko kideek. Gogoeta prozesu bat egin du elkarteak aurten, uztailetik urrira: Auzobizitza suspertu elkarbizitza berregiteko. Hausnarketa horren nondik norakoen berri eman du Julen Goikoetxeak. Dozena bat bazkide elkartu dira Mirentxuko aretoan.

Ikastaro hori eginez itxi dute gogoeta prozesua. Elkarteko kideek adierazi dutenez, hausnarketaren helburua izan da idenfitikatzea zeintzuk izan diren auzo-elkarbizitzako esparru kaltetuenak, eta horien baitan lan egitea. "Auzokidetzatik sortu ziren gizarte-erakunde garrantzitsuenak, gure historian zehar".