Argazki-saioa Jalgune Elkarteko lagunekin

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 22a, 09:22

Jalgune Elkartearekin kolaboratuko du TXINTXARRI aldizkariak aurten: bideoz grabatuko dugu azaroaren 30eko 'Zuekin Ez Dok Amairu' jaialdia, eta ikus-entzunezko pieza bat muntatu. Horrez gain, ekitaldia iragartzeko kartela ere egin dugu. Afixa osatzeko irudiak argazki-saio batetik atera ditugu. Jalgune Elkarteko lagunekin elkartu ginen kultur etxean: oihal beltz bat, argi-foku bat eta irudimena. Eta aurpegi serioak. Sineskeriei desafio egiteko modukoak.

Modelo lanak egin zituzten (ederki gainera): Edortak, Javik, Marijok, Iñakik, Anek, Kontxik eta Joserrak. Jalguneko begiraleek makillatu zituzten, dotore-dotore, argazkietan ikus daitekeenez.