Benjamin, alebin eta infantil kategoriako neska-mutilentzat areto futboleko txapelketa antolatu du Eguzki taldeak aurtengo gabonetan. Abenduaren 23an hasiko da txapelketa, eta finalak urtarrilaren 4ean izango dira.
Kategoria bakoitzean gehienez 8 talde egon ahal izango dira. Aldi berean, talde bakoitzak gutxienez zazpi jokalari izan beharko ditu, baina gehienez 10 jokalarik eman ahal izango dute izena.
Abenduaren 12a izango da izena emateko azken data, eta inskripzio orria Lasarte-Oriako Cecilia Frutadendan (Geltoki kalea, 9) jaso beharko da ondoren beteta entregatzeko. Talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu izen emateko.
Informazio gehiagorako, deitu 699 420 239 zenbakira (Gorka) ala idatzi eguzkiaretofutbola@outlook.com e-postara.
GABONETAKO TXAPELKETA
— Eguzki Areto Futbola (@EguzkiAreto) November 20, 2019
TORNEO DE NAVIDAD pic.twitter.com/2ZXbneY2hc