Buruntzaldea IKTko txikienek lehiaketei hasiera eman zieten lehengo larunbatean, Andoainen. Taldeko 32 benjamin parte hartu zuten. 2011 urteko gaztetxoentzat lehen txapelketa zen eta 50 m. estilo libreko proba egin behar izan zuten. Urduritasuna alde batera utzi eta erronkei aurre egin zieten.
2010 urtean jaiotakoek, berriz, 100 m. libre proban lehiatu ziren. Bi adin horietako haurrek gainera, 6x25 m. erreleboa ere jokatu zuten.
2009 urteko gaztexoek 50 m. bizkar eta 1000 m. libre probei aurre egin behar izan zieten, 2008 urteko mutilak, berriz, bi probetan aritu ziren: 50 m. bizkar eta 200 m. libre proba. Adin honetako taldekideak lehen postuetan izan ziren eta taldeko bi marka ere ondu zituzten, bata 50 m. bizkar proban eta bestea 100 m. librean.
Gutxienekoa
Alebinek ere, ligako bigarren jardunaldia izan zuten. 14 gaztetxo izan ziren lehian. Proba sendoak izan zituzten gazteek: 200 m. bizkar proba eta 100 m. libre proba eta 4x200m. estilo libreko errelebua. Buruntzaldea IKTko igerilari asko sailkapenean aurreko postuetan izan ziren. Azpimarratzekoa da 2007 urteko laukoak, Nahia Goenaga, Miren Sarobe, Alba Escribano eta Ane Mateos, 4x200 m. estilo libreko errelebo proban lortutako bigarren postua. Euskal Herriko txapelketarako lortutako sailkapena.