"Ilusio berdinarekin" jarraitzen duela adierazi du Martin Berasategi sukaldari donostiarrak, bi Mitchelin izar gehiago lortu ostean. Bilboko "Ola" eta Lisboako "Fifty Seconds" jatetxeak izan dira onuradunak, izar batekin bakoitza.
Berasategik lotura estua du Lasarte-Oriarekin, bertan ireki baitzuen bere lehenengo jatetxea ikasketak amaitu eta bere familiaren "Bodegón Alejandro" jatetxean lan egin ostean. 1993an ireki zuen "Martín Berasategui" jatetxea Loidin, eta ordutik bertan da hiru Michelin izarrekin.
Joan den urteko urrian, Berasategiren ibilbidea saritzeko, Loidiko jatetxearen ondoko parkeari sukaldari donostiarraren izena jarri zioten, eta Julian Toquero artistak eskultura bat egin zion. Garai hartan hizketan ibili ginen Berasategirekin, eta "sekula espero" ez zuen ametsa bizitzen ari zela esan zigun. Bestalde, inguruko pertsona eta talde guztiei esker halako arrakastarik lortuko ez zuela azpimarratu zuen.