Liceaga, Gomez Margallo eta Gil Haurren parkinsonaren aurkako kilometroak lasterketako podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 21a, 10:00

Arg.: Fundación Columbus

Haurren parkinsonaren aurkako kilometroak lasterketa jokatu zen azaroaren 17an, igandea Miramongo partke teknologikoan. 6 kilometrotako probako garaile izan zen Raul Gomez Margallo izan zen garaile; Gorka Gil, bigarren. Emakumezkoen lasterketan Josune Liceaga bigarren geratu da.

Raul Gomez Margallo herritarra berriro ere podiumeko maila gorenera igo da Haurren parkinsonaren aurkako kilometroak lasterketan; ez da bakarrik egon, Gorka Gilek bigarren postua eskuratu baitu. Ibilbideko 6 kilometroak 19 minutu eta 56 segundotan egin zituen herritarrak. Segundo batera iritsi zen Gil helmugara.

Bestalde, Josune Liceaga 26 minutu eta 57 segunduko denborarekin bigarren geratu da emakumezkoen sailkapenean. Ana Cruzek, lehen sailkatuak, 24 minutu eta 45 segunduko denborarekin lasterketa etxera eraman du.