Ostadar Inklusio taldeko kideak Euskadiko Eslalom txapelketan parte hartu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2019ko azaroaren 21a

Larrabetzun aniztasun funtzionala duten pertsonen Euskadiko Eslalom txapelketa jokatu zen. Ostadar Inklusio taldeko gazteak bertan izan ziren lehian. Topaketa antzeko formatua zuen arren, egindako denborak Espainiako txapelketarako baligarriak dira

Ostadar Inklusio taldeko kideak Euskadiko Eslalom Txapelketan parte hartu zuten, Larrabetzun. Lasarte-Oriako taldeko gazteekin batera, Dordoka, Hazten eta Kemen elkarteko kideak izan ziren lehiaketan. Ez zen sailkapenik izan, baina Espainiako txapelketarako denbora hartze ofiziala zen eta gogotsu lehiatu ziren guztiak. Euskadiko osoko gazteak eta familiak elkarrekin egoteko aitzakia ere izan zen.