5-45 markagailuarekin irabazi dio Babyauto Zarautzek La Única errugbi taldeari. Emaitza honekin, bigarren postutik bost puntura dago Zarauzko taldea, eta 14 puntura, berriz, Arrasateko errugbi taldea, lehen sailkatua.
Hutsean geratu da bigarren mailako Zarautz Babyauto taldea azaroaren 10ean Getxorekin izandako norgehiagokan. Bizkaitarrek 38 puntuko aldearekin irabazi dute, eta emaitza honekin sailkapeneko bosgarren postuan da Zarauzko taldea. Getxo da lehen postuan dagoen taldea, 14 puntura.
Gaztetxoak borrokan
16 eta 18 urtez azpiko taldeek ere asteburu gordina izan dute. Mutriku/Zarautz/Beltzak taldeak 15-33 galdu du Atlético SS eta Hernanik osatutako taldearen aurka. Asteburu honen ondoren, laugarren lekuan da gazteenen taldea, 10 punturekin. Urrun dute horugarren sailkatua, 20 puntu baititu Esconsu Gaztedi Errugbi Talde Gorriak. 25 punturekin, berdinduta daude Atlético SS/Hernani Domiberia Rioja taldeak sailkapenaren gainean, 25 punturekin bakoitza.
18 urtez azpiko Zarautz/Beltzak taldeak ere Atlético SS/Hernani taldearen aurka izan du norgehiagoka, eta 88-0 galdu du. Emaitza honen ostean, azken aurreneko sailkatua da Zarautz/Beltzak, azken sailkatutik 11 puntura, Txingudi/Menditarrak taldeak ez baitu denboraldi honetan punturik eskuratu oraindik. Atlético SS/Hernani, sailkatu onena, 14 puntura du Zarauzko taldeak.