Erabaki dute gaia: denboraren makina

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 19a, 11:52
Fikziozko pertsonaiez mozorrotu dira herritarrak aurtengo Inauterietan.

Datorren urteko Inauterietan ekintzak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak. Abenduaren 20a izango da azken eguna, ostirala. 12.245 euro bideratuko ditu egitasmo horretara.

Lasarte-Oriako Udalak iragarri du zein izango den datorren urteko Inauterietako gaia: denboraren makina. Herritarrek eta konpartsek "irudimen ariketa bat" egitea nahi du. "Erabaki ahalko dute iraganera edo etorkizunera bidaiatu nahi duten". 2020ko otsailaren 23an hasiko da festa. "Inauteriak ahalik eta dibertigarrenak izatea nahi dugu".

Gaiaren berri emateaz gain, udalak jakinarazi du diru-laguntzak eskatu ahalko dituztela datorren urteko Inauteriekin lotura duten ekintzak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoek. Erregistro orokorrean alta emanda egon behar dute, eta "behar bezala" bete laguntza eskatzeko orria. Abenduaren 20a izango da azken eguna. Interesa duten herritarrak Festen batzordera joan daitezke, Manuel Lekuona Kultur Etxera.

Hauek dira baloratuko diren irizpideak: aurrekontuak 40 puntu balioko ditu; parte-hartzaileen kopuruak, hogei; finantzazio-tasak, hamabost; egitasmoaren errotze-mailak eta koordinazioak, hamarna; eta konpartsaren fidagarritasunak, bost.

Erlazionatuak

Inauteriak - Goiza I

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Goiza II

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Arratsaldea I

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Arratsaldea II

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura