Herritarrak sentsibilizatze aldera, udalak makina bat ekintza antolatu ditu azaroaren 25aren harira. "Indarkeria matxista izurrite ikaragarria da", adierazi du Berdintasun zinegotzi Lourdes Acevedok. Indarkeria mota hori "egiturazkoa" dela nabarmendu du: "Arlo guztietatik egin behar zaio aurre: prebentziotik, kontzientziaziotik, laguntza sozialetik, sostengu juridikotik...". Era berean, eskerrak eman dizkie egitaraua osatzen lagundu duten pertsona eta eragile guztiei. "Zuek gabe ezingo genituzke horrelako jarduerak egin".
Berdintasun arloko bi teknikarik, Izaskun Oronoz eta Joana Azpitartek, eman dute azaroaren 25eko programaren berri.
Aste honetako ekintzak
- Gaur, asteartea, 18:00etan, Norbait zerbait egiten ipuin-kontaketa sei eta zortzi urte bitarteko haurrentzat, kultur etxeko liburutegian.
- Bihar, asteazkena, 18:00etan, berdintasunaren inguruko solasaldia Biyak Bat egoitzan.
- Etzi, osteguna, 19:00etan, Beldur Barik lehiaketaren sari-banaketa kultur etxeko hitzaldi aretoan.
- Ostiralean, azaroak 22, 19:30ean, 19:30ean, Encaje roto antzezlana Makelur taldearen eskutik, kultur etxeko auditorioan. Hiru euro balio dute sarrerek.
- Igandean, azaroak 24, 19:00etan, Sofia filmaren proiekzioa, kultur etxeko auditorioan. 5,50 euro balio dute sarrerek.
Datorren asteko ekintzak
- Astelehenean, azaroak 25, 12:00etan, elkarretaratzea Okendo plazan, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean.
- Asteazkenean, azaroak 27, 19:00etan, Erradikalak ginen ikuskizuna, kultur etxeko auditorioan. Hiru euro balio dute sarrerek.
- Ostiralean, azaroak 29, 17:30ean, Alarma morea kontzertua eta hitzaldia, Gaztelekuan.
