'Black Friday', Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 18a, 16:00
Aterpeako kideak eta Nuria Fernandez sozio-ekonomia arloko burua aurkezpenean.

Aterpea Merkatari eta Ostalarien elkarteko 23 komertzioek eskaintza eta beherapen bereziak izango dituzte azaroaren 29an. Ramon Ormazabal Aterpea Merkatari elkarteko lehendakariak ekimenaren berri eman du gaur, Irigoien optikan, Lasarte-Oriako Udaleko sozio-ekonomia arloko buru Nuria Fernandezek eta Aterpeako beste kideek lagunduta

Black Friday deritzonak, Amerikako Estatu Batuetan Eguberrietako erosketen garaiari hasi ematen dio. Saltokiek beherapen, eskaintza eta ordutegi bereziak eskaintzen dituzte. Ohitura zabaltzen joan da eta Euskal Herrira ere iritsi da. Lasarte-Oriako Aterpea elkarteak ere bere egin du ekimena eta azaroren 29an, eskaintza eta beherapen bereziez beteko dira herriko 23 komertzio.

Aritza mertzeria, Naturhouse, Maiane lurrindenda, Deco75, Arregui elektrizitatea, Imagine jantzi denda, Alba Moda, Iturbe zapatadenda, Noaoa bidaiak, Ana gizonezkoen ileapaindegia, Mauxa mertzeria, Mabel moda, Marbel ileapaindegia, Ormazabal loradenda, Bideolagunak Halcon bidaiak, Ola enmarkazioak, Abreu bazarra, Yolanda taberna, Leder zapatadenda, Josema burdindenda, Olmi mertzeria eta Irigoien optika. Produktu eta zerbitzu eskaintza zabala izango da. Horregatik, komertzio bakoitzak bere eskaintza eta beherapenak zehaztuko ditu kartelen bidez, Aterpeako lehendakari Ormazabalek hitzetan.

Lasarte-Orian bizi, Lasarte-Orian erosi kanpainaren barruko ekimena da eta helburu bikoitza du Ormazabalek aipatu duenez. Dendetan salerosketak sustatzeaz gain, lasarteoriatarrak herriko komertzioetara erakarri eta fidelizatzea ere bilatzen du.

Aterpeak eskerrak eman dizkie Lasarte-Oriako udaleko sozio-ekonomia arloari eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailari haien laguntzarengatik. Era berean, herritarrak gonbidatu dituzte egun horretan Lasarte-Orian erostera.