Intzako 1. seniorrak ezin izan dio mailari eutsi

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 15a, 09:15

Behar Zana elkarteko bikotea nagusi izan zen, Villabonan jokatutako partidan, 22-9. Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola bikoteak bigarren mailan jokatuko da hurrengo ikasturtean

Larunbatean, lehen mailako promozioa zuen jokoan Intzako bikoteak. Aurrean Behar Zana elkarteko Lizaso eta Urbieta zeuden. Artetxe eta Elola ez ziren urduri atera kantxara, baina etxeko bikoteak eta, batez ere, Urbieta atzelariak, hobeto jokatu zuen. 

Behar Zanak aurre hartu zuen lehen minututik markagailuan, 5-0. Intzako bikotea partida berdintzen saiatu zen, baina tartea ederki mantendu zuen Lizaso-Urbieta bikoteak. 9 -14koan hautsi zen partida. Urbieta atzelariaren joko aldaketa egon zen. Sakeak motz jokatzen zituen, lau edo bostetik airez jotzen zuen eta ezkerrarekin erantzutera behartzen zituen Artetxe eta Elola. Ezin izan zuten ezer egin.