Memoria Eguna baliatuz, biktimak oroitu dituzte Askatasunaren parkean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko azaroaren 14a

Alderdi politiko guztietako ordezkariek arrosa zuri bana eskeini diete biktimei, Askatasuna parkean

Arrosa zuri bana eskuetan hartuta, Askatasunaren parkean bildu dira udaleko ordezkari politikoak, ostegun eguerdian. Memoriaren Eguna da azaroaren 10a, izan ere, egun hori baita terrorismoak eragindako biktimarik gabeko egun bakarra. 

"Biktima guztiak, salbuespenik gabe" izan dituzte gogoan ekitaldian. Horrela, testu bat irakurri dute, nahiz eta ez den adierazpen instituzional bateratu bat izan. Iñaki Mujika PSE-EEren idazkariak azaldutakoaren arabera, EH Bilduk ez du testua babestu. 

Irakurketaren ostean, isilunea egin dute, eta arrosen eskaintza egin dute, loreontzian. EH Bilduk, hiru hilarri-totemetako batean jarri ditu loreak.