Ttakun KEko lehendakari historikoak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko aza. 16a, 11:00

Ttakun KEko lehenengo hiru lehendakariak. Ezker-eskuin: Sebastian Kerejeta, Mari Jose Eizmendi eta Tomas Arrizabalaga.

Lehendakari berria dauka Ttakunek: Mari Karmen Ormazabal. Kultur elkartearen historian laugarrena da. Sebastian Kerejeta, Mari Jose Eizmendi eta Tomas Arrizabalaga izan dira beste hiruak.

SEBASTIAN KEREJETA (1991-2003)

Ttakun Kultur Elkarteko aurreneko lehendakaria. Hamabi urte egin zituen karguan.

MARI JOSE EIZMENDI (2003-2011)

Elkarteko bigarren lehendakaria. Sebastian Kerejetaren lekukoa hartu zuen.

TOMAS ARRIZABALAGA (2011-2019)

Mari Jose Eizmendik ardura hartu eta zortzi urtera egin zion erreleboa Tomas Arrizabalagak. Bera izan da elkarteko hirugarren lehendakaria.

MARI KARMEN ORMAZABAL (2019-?)

Ttakuneko laugarren lehendakaria. Printzipioz bi urterako hartu du kargua, "zuzendaritza berritu arte".