Mimoz egindako lanekin, erakusketa

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko aza. 14a, 12:33

Zurmailu zurlanketa elkarteko kideek erakusketa antolatu dute Antonio Mercero aretoan, urtean zehar egindako egurrezko koadro, figura, armarri eta mota guztietako artelanekin. Igandera arte egongo da zabalik, hilak 17.

Zurmailu elkarteko 22 kidek parte hartu dute aurtengo erakusketan: 80 bat lan jarri dituzte, dotore-dotore, Antonio Mercero aretoan. Igandera arte egongo da zabalik erakusketa, hilak 17. Ordutegia, hau: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara. 

Armarriak, animaliak, naturako elementuak, etxeak...mota guztietako artelanak egin dituzte elkarteko kideek, mimo handiz.