Zero Sette orkestrak Akordeoi Jaialdiaren XVI. edizioa antolatu du. Larunbatean ospatuko dute ekitaldi hori, 19:00etatik aurrera, kultur etxeko auditorioan. 5,50 euro balio dute sarrerek.
Duo Habanera izango da talde gonbidatuetako bat. Mundu klasikoko hainbat pieza ezagun oholtzaratuko ditu. Iberotangok, berriz, tango doinuak eta dantzariak ekarriko ditu herrira.