2019/12/14 20:00etan

Zinema

Julietas, Romeo Circo ikuskizuna

Julietas, Romeo Circo ikuskizuna
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Julietas, Romeo Circo ikuskizuna eskainiko du Markeliñek. Sarrera, 5,50 euro.

Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta “aurkezleak” airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.

Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta,  gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa.
 
Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.