2019/11/27 19:00etan

Ikuskizuna

Erradikalak ginen ikuskizuna

Erradikalak ginen ikuskizuna
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Ane Labakak eta Bea Egizabalek Erradikalak ginen emanaldia eskainiko dute. Erradikalak gara emanaldiaren bigarren zatia da. Sarrera, 3 euro.

Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Genero indarkeriaren asteko egitarauko ekimena da.