2019/11/23 20:00etan

Antzerkia

Quitamiedos antzerkia

Quitamiedos antzerkia
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Kulunka Teatro konpainiak Quitamiedos lana antzeztuko du. Sarrera, 5,50 euro.

Ikuskizun berria da, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.