Abisu horia, prezipitazio iraunkorrengatik

Txintxarri Aldizkaria

Euriak ez du etenik egingo datozen egunetan, baina, batez ere datozen 24 ordutan ur kopuru handiak pilatu daitezkeela iragarri dute

Astearte goizetik, asteazkeneko goizeko 09:00etara prezipitazio iraunkorrak iragarri dituzte. Gipuzkoako leku ezberdinetan botako du euria, baina, batez ere ekialdean. Jakinarazi dutenez, baliteke 60l/m2 baino gehiago pilatzea. 

Datozen egunetan ere eguraldi kaxkarrarekin jarraituko dugu.