Halloween festa ospatu du Aterpea Merkatari eta Ostalarien elkarteak, Atsobakar auzoko Caddie plazan. Bertan elkartu dira sorginak, zonbiak, mamuak, deabruak eta mota guztietako izaki fantastikoak. Goxokiz bete dituzte sakelak eta sabelak, herritarrei 'trukua edo tratua' amarrua egin eta gero. Kalabazak eman dizkiote beldurrari, primeran pasa baitute gaztetxoek arratsaldean zehar.