Lasarteoriatarrak Gipuzkoako saskibaloi selekzioan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 31a, 12:30
Gipuzkoako selekzioko kadete taldean EƱaut Buiza jokalaria (goiko lerroa, erdian) eta Xabier Altuna (goiko lerroa, ezkerrean) prestatzailea izango dira. Arg.: Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa

Bihartik igandera, infantil eta kadete mailako Euskadi eta Nafarroako lurraldeen selekzioen arteko txapelketak jokatuko dira Balmasedan eta Laudion. Lasarte-Oriako jokalari eta prestatzaileak izango dira bertan

Gipuzkoako saskibaloi selekzioak hitzordu garrantzitsua izango du azaroko lehen asteburuan, infantil eta kadete mailako Euskadiko selekzioen txapelketa.  

Bertan bi lasarteoriatar izango dira lehiatzen: Easo taldeko Eñaut Buiza eta Izar Beldarrain. Buiza kadete mailako selekzioarekin parte hartuko du; Beldarrainek, berriz, infantil mailakoan

Ez dira herritarrak soilik jokoan egongo, kadete mailako lan taldean Xabi Altuna herritarra dago eta Endika Marrahi laguntzaile lanak egingo ditu. 

Urriaren 13an izan zuten txapelketa prestatzeko entrenamendua Donostian eta urriaren 27an, lagunartekoak jokatu zituzten. Gizonezkoen kadeteen selekzioak azken minutuetan hartu zuen menpean Askatuak (75-74), eta emakumezkoen infantilen taldeak 65-47 gainditu zuen Bera Bera. Bi kasuetan, arerioak maila altuagokoak ziren, eta sentsazioak positiboak izan ziren.

Infantil mailako txapelketa bihar, azaroaren 1a eta 2an lehiatuko da Laudion; kadete mailako, berriz, azaroren 2an eta 3an, Balmasedan. 

Lehen partida Nafarroaren aurka jokatuko du Gipuzkoak bi txapelketetan eta irabaziz gero, igandeko finalera sailkatuko dira. Horretan, Araba edo Bizkaia izango dute nor baino nor.