Manou animaziozko film alemaniarra da. 2017an egin zen arren, aurten estreinatu da Espainiar estatuan eta irailean, euskaraz eskaini zen lehengoz. Eusko Jaurlaritzaren Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez 2019an Euskadiko zinemetan euskaraz eskainiko den filmeetako bat da.
Manou filmak enara txikitxo baten istorioa kontatzen du. Gertakari baten ondorioz, kaio bikote batek hartzen du semetzat eta kaio bat delakoan hazi da.
Kaio taldeak hegoalderanzko bidaia egin behar du, eta atzean ez geratzeko asmoz, Manou gogor saiatzen da. Hegan, igerian eta arrantzan egiteko teknikak ikasi eta hobetu nhai ditu, baina huts egiten du.
Beste kaioen antzekoa ez dela konturatuko da inguruko enarei esker, eta oso bestelako ezaugarriak eta bizimodua dituztela ikusiko du. Bidaia harrigarri bati ekingo dio, benetako jatorria ezagutzeko.
Bien bitartean, kaioek eta enarek elkarrekin lan egin beharko dute arazo larri bati aurre egiteko. Manouk ere parte hartuko du abentura horretan eta heroi handia bihurtuko da.
Sarrerak 3,80 euro balio ditu.