Lehia handia Lasarte-Oria Bai! krosean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 27a, 13:19

Lasarte-Oria Bai! Kros herrikoia giro ederrean jokatu da Lasarte-Oriako kaleetan zehar. 961 pertsona izan dira patinetan, korrika edo makilekin ipar martxa egiten atera direnak. Unai Arroyo eta Nuria Rodriguez korrikalariak, Aitor Vacas eta Arantzazu Etxeberria patinatzaileak eta Cristina Borras eta Imanol Yanguas ipar martxalariak izan dira irabazleak

Beroketak egin, Geltoki kaleko irteera puntura iritsi... patinatzaile, korrikalari eta ipar martxalarien aurpegietan urduritasuna nabari zen.

Agurra dantzatu ostean, atera dira lehenak. Gurpilak martxan jarri eta ziztu bizian atera dira.

Korrikalariek minutu batzuk gehiago itxaron behar izan dituzte. Lehen ilaran faboritoetako batzuk ikusi ahal izan ditugu: Unai Arroyo, Kamel Ziani edo Raul Gomez Margallo herritarra. Azkenik ipar martxako kideei irteera eman diete.

Hamazazpi minutu behar izan dituzte lehen patinatzaileek ibilbideko 10 kilometroak egiteko. Lehia bizia izan da azken Geltoki kaleko zuzengunean. Lehena Aitor Vaca izan da, 17:36. Bigarren eta hirugarren sailkatuak segundu batera iritsi dira. Nicolas Alonso eta iazko irabazle, Ilazki Zalakain tolosarra izan dira izan dira, hurrenez huren.

Bi minutu beranduago, iritsi dira lehen emakumezkoak. Arantzazu Etxeberria izan da lehena, 20:50 denbora eginez. Ostean, Amale Mugica eta Nagore Montes

Lasterketa nagusian hasieratik aurre hartu du taldetxo batek. Bertan ziren faboritoak. Pixkanaka tartea irekitzen joan da laukote bat: Unai Arroyo, Kamel Ziani, Martin Amilibia eta Raul Gomez Margallo. Oria aldean, Unai Arroyok erritmo aldaketa egin eta aurre hartu du. Taldea desegiten joan da. Arroyo bakarrik iritsi da Geltoki kaleko helmugara, 30:54. Atzetik rollerren antzera lehia izan da azken metroetan bigarren postua eskuratzeko. Martin Amilibiak eraman du saria eta Kamel Ziani hirugarren izan da. Raul Gomez Margallo herritarra atzean geratu da eta laugarren postua ere galdu du. Bosgarren igaro du helmuga.

Nesken mailan berriz, bikote bat aurreratu da. Horien artean zegoen Nuria Rodriguez irabazlea eta Uxune Tena andoaindarra. Rodriguezek erritmoa aldatu eta Tena atzera geratu da. Honela Rodriguezek bakarrik egin du ibilbideko tarte handi bat. 38:34 behar izan ditu helmugara iristeko. 

Atzean Hoki Guerrerok eta Anabel Elenok aurrera egin eta Uxune Tena aurreratu dute. Elenok Guerrero ere aurreratu du Hipodromora iritsi baino lehen. Honela irabazletik ia minutura iritsi da Eleno herritarra helmugara eta hirugarren Hoki Guerrero izan da. 

Ipar martxalariak ere tartekatu dira lasterkariekin. Lehena Cristina Borrás Nordic Walking Girona taldeko kidea izan da, 38:04 eta Imanol Yanguas iritsi da minutu batera.

Erlazionatuak

Lasarte-Oria Bai! krosa - Beroketak

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola

Lasarte-Oria Bai! krosa - Irteera

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola

Lasarte-Oria Bai! krosa - Kale Nagusia

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola

Lasarte-Oria Bai! krosa - Hipodromoa

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola

Lasarte-Oria Bai! krosa - Helmuga

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola

Lasarte-Oria Bai! krosa - Sari banaketa

Txintxarri Aldizkaria 2019 urr 27 Kirola