Gidarientzat oharrak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 26a, 08:45

Lasarte-Oria Bai! krosaren antolatzaileek zenbait ohar kaleratu dituzte igandeko lasterketetara begira.

Ostadar SKTko kideek gomendatzen dute autorik ez hartzea igandean, krosa jokatu bitartean. Ohar batzuk kaleratu dituzte:

  • Michelingo sarrera moztuta egongo da 10:00etatik 14:00etara.
  • Geltoki kalea moztuta egongo da 10:00etatik 14:00etara.
  • Erdigunetik eta Blas de Lezo kaletik ezingo da autoz irten 10:15etik 11:30era. 11:30etik aurrera atera ahalko dute Hipodromoko zubitik.
  • Erdigunea/Pablo Mutiozabal/Juan de Garay/Iñigo de Loiola/Pintore kalea: Geltoki kaletik irteera moztua egongo da goiz osoan zehar. Urbileko biribilgunetik atera ahalko da 10:50etik aurrera –moztuta egongo da 10:20etik 10:50era–.
  • Atsobakar auzoan moztuta egongo da Donostiara irteera, 10:20etik 11:00ak arte. Andoainera irteera zabalik egongo da.
  • Sasoetan moztuta egongo da Zabaletako biribilgunea 10:20etik 11:00etara.
  • Zabaletan moztuta egongo da Goiegiko biribilgunea 10:20etik 11:00etara. Hernani bidetik irtetzeko aukera egongo da.
  • Zumaburun gomendatzen da 10:20etik 11:15era.
  • Kotxerasen eta Orian 10:20etik 11:20era autorik ez erabiltzea gomendatzen dute antolatzaileek.
  • Zubietari dagokionez, Santuenea auzotik irten beharko dute autoek 10:30etik 11:30era.