Ostadar Inklusio taldearen lanari saria

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urriaren 22a

Arg.: ONCE Euskadi

Larunbatean, urriaren 19an, ONCEk antolatutako XVIII. Kriskitin lasterketa egin zen Kursaak inguruan. Lasterketa amaitzean, Ostadar Inklusio taldeak Urrezko Kriskitin saria jaso zuen

XVIII. Kriskitin lasterketak, kirol inklusiboaren aldeko lasterketa ez lehiakorrak, ehunka pertsona bildu zituen Donostiako Kursaal inguruan. ONCEko kideak, erakundeetako ordezkariak, herritar soilak eta Ostadar Inklusio taldeko hainbat kidek ere parte hartu zuten ekimenean.

Egun berezia zen Ostadar Inklusio taldearentzat. Kirol inklusiboaren alde egin duten lana sarituko zuen ONCEk. Lasterketaren ostean, Amaia Casado eta Jurgi Olasagastik taldeko ordezkariek Urrezko Kriskitin saria jaso zuten saria Rafael Ledesma ONCEko Euskadiko delegaritzako lehendakariaren eskutik.