Larunbat ederra pasa dute 1964ko kintoek

Maddi Zaldua 2019ko urr. 18a, 10:35

Bazkari eder batek lagunduta, ikasle garaiak ekarri dituzte gogora

Ikatzmendi jatetxean bildu ziren, iragan larunbatean, 1964. urtean jaio eta Landaberri ikastolan ibilitako ikasle ohiak. Lasarteoriatarrek eta usurbildarrek osatzen dute taldea, izan ere, urte horietan, Usurbilgo Kalexar auzoan zuen eraikina Landaberrik. Giro onean igaro zuten eguna, ikasle garaietako anekdotak gogora ekarriz.