Endika Gartziak duela hamar urte irabazi zuen Euskadiko txapelketako garaikurra jaso du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 16a, 12:15
Arg.: Intxaurpe elkartea

Arriarango Mendi Duatloia lehiatu zen urriaren 5ean. Proban Mendi Duatloiko Euskadi Txapelketa zen jokoan. Endika Gartzia herritarrak parte hartu zuen eta antolatzaileek duela hamar urtetik zuten arantza kendu zuten herritarrari Euskadiko Txapelketako txapela jarriaz

Endika Gartzia herritarrak 2009 urteko Euskadiko Txapelketako garaikurra jaso zuen, urriaren 5ean. Arriarango mendi duatloiko proban izan zen. Era honetara, proba antolatzen duen Intxaurpe elkarteak duela 10 urteko bidegabekeriari irtenbidea eman nahi izan dio: "orain dela 10 urte Euskadiko Federazioak Endikari Euskal Herriko txapeldunaren txapela lapurtu zion, Nafarroako talde batean lizentzia edukitzeagatik; 10 urte beranduago Arriaranen berreskuratu du, zorretan geundelako".