Lasarte-Oriako pentsionistak Madrilen izango dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 16a, 10:14

Gaur, goizeko 05:30ean abiatu dira Madrilera. Espainia osoko pentsionistekin bat egin eta pentsio duinen aldeko mobilizazioan parte hartuko dute

Lasarte-Oriako 26 pentsionistek parte hartuko dute goizeko 11:00etarako deitua dagoen mobilizazioan. Madrilgo Sol plazatik abiatuko da manifestazioa, eta Diputatuen Kongresu aurrean amaituko da. Espainiako jarduneko gobernuari pentsio duinak bermatzeko eskaera egingo diete.
Atzo jakinarazi zuen  jarduneko gobernuak 2020an %0,9 igo nahi dituela pentsioak.