EAJ: "Alkateak kalitatezko botoa erabili du guk proposatutako neurri erraz eta zehatzei ez ekiteko"

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urriaren 16a

Asteleheneko udalbatzarra baloratu du alderdi jeltzaleak. Ez du ulertzen zergatik "blokeatu" duen alkateak "Lasarte-Oriako mugikortasunari buruz neurri zehatzak proposatzen dituen mozio bat".

EAJk azpimarratu du "beste administrazioei zuzendutako eskakizunez beteta" dagoela PSE-EEk aurkeztu duen mozio alternatiboa, barne-mugikortasunari buruzkoa. "Ez dugu ulertzen alkateak inora ez doan zerbait planteatzea: ez du zehazten ekintzarik, eta ez du bideratzen diru-partidarik datorren ikasturterako".

Jeltzaleen iritziz, Jesus Zaballos alkateak ez du erakusten "gai horrekiko interesik". Ohartarazi du "lanean" jarraituko duela, udal gobernuaren jarduna "kontrolatzeko" eta "alkateak onartutako gaien jarraipena" egiteko.