Athleticek hiru puntuak eskuratu zituen Reale Arenan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 15a, 18:00
Iraia Iparragirre herritarra, korner batean lehian. Arg.: Real Sociedad.

Reale Arenan giro ederra izan zen. 28.367 ikusle hurbildu ziren euskal derbia ikustera

Real Sociedad-Athletic derbia beti da partida berezia. Donostiarren eta bilbotarren arteko lehia aspaldikoa da eta zaletuek irrikaz espero dituzte partidak. Bi taldeen zaletuek Reale Arena bete zuten igandean. 28.367 ikusle izan ziren 

Realak ezin izan zuen azken partidetako dinamika jarraitu eta Athletic izan zen garaile, 0-2. Gonzalo Arconada entrenatzailearen hitzetan, "ez zen egun onena izan".

Realeko hamaikakoan aldaketa ugari izan ziren. Garrantzitsuena atean izan zen. Mariasun Quiñones atezaina bere postura bueltatu zen, eskumuturra guztiz osaturik. Hala baina, erritmoa hartu behar duela nabaritu zen partidan. Iraia Iparragirre herritarra ere hamaikakoan izan zen eta 80. minutuan Blancok hartu zuen bere lekua.

Derbiaren urduritasunari  eta beroari aurre egin behar izan zioten jokalariek. Talde txuri-urdinari partidan sartzea kosta zitzaion eta hortaz baliatuta, bilbotarren lehen gola iritsi zen.

Realak berdinketaren bila, baloia mugitu zuen hegaletik.Baina zehaztasun gutxi izan zuten ate aurrean jokalari txuri-urdinek.

Partida amaitzeko minutu bat falta zela, sartu zuen 0-2koa Athleticek.

Punturik ez, beraz, derbian. Sailkapeneko zazpigarren postuan da Reala. Ostiralean Tenerifera bidaiatu eta larunbatean, Granadilla izango du aurrez aurre, La Palmera zelaian. Partida gogorra aurreikusten da.