Urriak 31, Inauterietako gaia proposatzeko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 11a, 17:34
Telebistako pertsonaiez mozorrotu ziren etxeko txikienak ere, otsailean.

"Zertaz mozorrotu nahiko zenuke herria 2020. urteko Inauterietan?". Galdera hori egin die udalak herritarrei. Lelo ere bihurtu du, eta kanpaina abiarazi: txartelak banatu ditu etxez etxe, lasarteoriatarren iritziak jasotzeko asmoz. Urriaren 31 da azken eguna, osteguna.

Zinema; sanferminak; Inauteri olinpikoak; itsasoa; musika; ipuinak, komikiak eta pelikulak; ospakizun kulturalak; lanbideak; eta telebistako pertsonaiak. Azken urteetan gai horietan oinarritutako mozorroak eta karrozak prestatu dituzte herritarrek. Zein izango ote da datorren urtekoa? Antzeko galdera bat egin die udalak herritarrei, "lehenbailehen" hartzeko erabaki bat. "Nahi dugu lasarteoriatarrek eta konpartsek denbora izatea Inauteriak ongi prestatzeko".

Txartelak banatu dituzte etxez etxe eta buzoiz buzoi. Urriaren 31rako jaso nahi dituzte proposamenak, ostegunez. Udaletxean postontzi batzuk jarri dituzte; bertan utzi beharko dituzte papertxoak herritarrek. 

Erlazionatuak

Inauteriak - Goiza I

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Goiza II

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Goiza III

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Arratsaldea I

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura

Inauteriak - Arratsaldea II

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 mar 03 Kultura