Axier Arteagak porrotarekin hasi du lau eta erdiko promozio txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 9a, 15:00
Arteaga IIak Agirreren aurka galdu zuen lau eta erdiko promozio txapelketan .

Asteartean hasi zuen lehiaketa Agirreren aurka eta 11-22 galdu zuen. Lehen faseko hurrengo bi partidak irabazi beharko ditu txapelketan aurrera egiteko

Arteaga IIak hasiera txarra izan du lau eta erdiko promozio txapelketan. Agurainen jokatutako partida berdindua zirudien, bederatziko berdinketara arte. Agirrek orduan aurre hartu zuen. Kantxaren ezaugarriez baliatu zen eta Arteaga IIak ez zuen aukera askorik izan. Azkenean, 11-22 amaitu zen norgehiagoka.

Bakarkako lau eta erdiko promozio txapelketak bi multzotan banatu da eta A taldean lehiatuko da Arteaga II herritarra. Agirrez gain, Egiguren V eta Elordi izango ditu arerio. 

Txapelketan aurrera egiteko gainerako bi partidak irabazi beharko ditu Lasarte-Oriako pilotariak. Elordiren aurka jokatuko du igandean, urriak 13, Lekunberrin eta fase honetako azken buruz burukoa, urriaren 20an, igandea izango da. Egiguren V izango du aurrez aurre.

Talde bakoitzeko bi onenak final-erdietarako sailkatuko dira. Partidak azaroaren 27an jokatuko dira. Txapelketako hirugarren postua azaroaren 2an erabakiko da eta finala azaroaren 9an izango da.

Intzako seniorrek, zorterik ez

Lasarte-Orian bestalde, Gipuzkoako txapelketako bi partida ikusi ahal izan ziren Michelin pilotalekuan eta Intzako pilotariek ez zieten ikusleei zorion momenturik eman.

Artetxe-Elola I. mailako bikoteak 11-22 galdu zuen Pagazpe taldearen aurka. 

2. mailan aldiz, 16-22 gailendu zen Azkoitia 1 bikotea Urkia eta Iruretagoyenak osatutako bikoteari.