2019/10/20 19:30ean

Zinema

Una intima convicción filma

Una intima convicción filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Una íntima convicción filma eskainiko dute helduen zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro.

Una íntima convicción Antoine Raimbault zuzendariaren lehen film luzea da. Frantziako kritikak eta ikusleek lana goretsi zuten.

Frantzian zeresan handia izan zuen Viguier epaiketan oinarritua dago filma. Emakume bat desagertu eta bere senar ohia atxilotu eta haren heriotza egotzita bitan epaitu zuten. Bietan geratu zen aske kargurik gabe. Atxiloketak eta epaiketak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta hori ere islatzen du filmean.

Raimbaultek bigarren  epaiketako hitzez-hitzeko pasarteak, egiaztatutako benetako gertaerak, gizartearen usteak eta berak imaginatutako pasarteak nahasten ditu. Nora filmeko protagonista, esate baterako, asmatutako pertsonaia da.

Norak Viguier errugabe dela uste du. Bigarren epaiketa egingo dela jakitean, zalantza eskubidean sinesten duen abokatu bat konbentzitzen du Viguier epaiketa horretann defendatzeko. Biek bidegabekeriaren aurka borrokatuko dute. Abokatuak audio-grabazio batzuk entzuteko eskatzen dio Norari eta egiaren bilaketa obsesio bilakatzen du filmaren protagonistak.