Lan istripua gertatu da herriko okindegi batean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urriaren 3a

Goizeko 08:45ean gertatu da ezbeharra, Pablo Mutiozabal kaleko okindegi batean

Momentura arte, ez dugu informazio gehiegirik, baina Ertzaintzak emandako datuen arabera, ogiaren masa egiteko makinarekin harrapatu du besoa, langile batek. Donostiako ospitalera eraman dute.