Larunbatean, eguraldia eta umore ona lagun, Valderejo Parkean barrena ibili ziren Ipar mMartxako lagunak. Purron ibaiaren haizpitarteko bidea ezagutu zuten, esate baterako. Arratsaldean, berriz, Añanako gatzagak bisitatu eta oinak uretan lasaitu zituzten.
Bestalde, urriaren 13an, Buruntzaldeako ibilbideen egunarekin bat egin eta Lasarte-Oriatik Aginarako bidea egingo dute.