Bihar goizean gimnastika erakustaldia egingo dute, Maialen Chourraut kiroldegian. Kirola goizean, eta kultura arratsaldean: Sex o no sex clown ikuskizuna oholtzaratuko du Virginia Imazek. Emanaldia 19:00etan hasiko da.
Asteburuan ere makina bat ekintzaz gozatuko dute: martxa neurtuaz, Biyak Bat koruaren emanaldiaz eta bazkari herrikoiaz, besteak beste. Michelingo pilotalekuan elkartuko dira jubilatuak, urtero legez. Bapo bazkaldu ostean, Azabache taldearen erritmora egingo dute dantza.
Datorren asteko asteartean, urriak 8, aitortza egingo diete urrezko ezteiak egin dituzten bikoteei, Biyak Bat egoitzan bertan. 12:00etan banatuko dituzte oroigarriak, eta hamaiketakoa egin gero.