Buruntzaldea IKTko zortzi kide, 2018-2019 denboraldiko onenen artean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 1a, 12:00
Igeriketa Galan saria jaso zuten Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT

Irailaren 21ean, Gipuzkoako Igeriketa federazioak Igeriketa Gala egin zuen, Azkoitian. 2018-2019 denboraldiko igerilekuko ligetan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zizkieten eta Buruntzaldea IKTko zortzi kide igo ziren Baztartxo Antzokiko oholtzara

Ederki hasi dute denboraldia Buruntzaldea IKTko igerilariek. Gipuzkoako Igeriketako Federazioak zortzi kide saritu ditu 2018-2019 denboraldian ligetako lehen postuetan egoteagatik.

Itsas zeharkaldien ligan, Julen Azpirozek E mailako garaikurra jaso zuen; Laura Igea, berriz, B mailako txapeldun izan zen. D mailan, Nerea Santosek zilarrezko postua egin zuen. 

Neguko Ligan, infantil mailan, Aintzane Sarobe txapeldunorde izan zen eta junior/absolutu mailan, Leire Martin txapeldunorde eta Ainhoa Martin hirugarren izan ziren

Igeriketa Egokituari dagokionez, Nahia Zudairek ligako garaikurra eta Munduko txapelketan egindako lanaren aitorpena jaso zuen.
Udako denboraldian, 2005eko nesken artean, Nora Imaz-ek sari nagusia jaso zuen eta Leire Martinek berriz, junior/absolutu mailako bigarren saria.