Gautxoria, gautxorientzat

IƱigo Gonzalez Sarobe 2019ko ira. 29a, 16:11

Herritar ugarik gozatu dute Gautxoriaz, kultur etxeko besaulki berrietatik. Demode Quartet taldeak eta Amaia Gonzalez Caballeroren dantza eskolako ikasleek eskaini dituzte emanaldiak. Yolanda jatetxeko kideek ireki dute lehen solairuko taberna.

Gautxoriaz gozatu dute gautxoriek asteburuan. Ostiral gaueko plana izan zen: Demode Quartet taldearen kontzertua entzun; eta Amaia Gonzalez Caballeroren dantza eskolako ikasleen abileziaz gozatu. Bitartean, lehen solairuko kafetegira joan ziren asko, zerbait edatera eta mokadutxo bat jatera. Yolanda jatetxeko kideek berrireki zuten, egun horretarako. 

Kultur etxeko auditorioko besaulki berrietatik gozatu zuten ikus-entzuleek emanaldiez; primeran pasa zuten. Udan zehar egin ditu lanak udalak. Badaude aldaketa batzuk: erdiko pasiloa kendu egin dute, eta aldeetakoak zabaldu. Aulki gutxiago daude orain. Ikusteke dago ikasturteko ekitaldi jendetsuenetan nahikoak izango diren ala ez.

 

Erlazionatuak

Gautxoria kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2019 ira 29 Kultura