Geldirik ez asteburuan

Maddi Zaldua - Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko ira. 28a, 16:30

Gaur goizekoak izan dira Mugikortasun Asteko azken ekintzak: bizikleta hartu, eta herrian zehar egin dute itzulia zenbait herritarrek. Bien bitartean, bigarren eskuko azokara gerturatu dira beste batzuk, bertan salgai zeuden txirringak ikustera.

Ibili gurekin izan da aurtengo mugikortasun astearen leloa. Europatik bultzatutako ekimenarekin bat egin du Lasarte-Oriak, eta hainbat ekitaldi antolatu asteburuan. Gaur goizekoak izan dira azkenak: bigarren eskuko azoka –Okendon jarri dute– eta bizikleta itzulia herrian barrena. Atzo arratsaldean, aldiz, Geocatching familian jokoan parte hartu zuten helduek eta gaztetxoek. Ondo Ibili egitasmoko adineko pertsonek ere bat egin dute mugikortasun astearekin: hamaiketako ederra jan zuten atzo, talde argazkia atera eta ibiltzera joan ondoren. Sasoi betean segitzen dutela erakutsi zuten, beste behin.