Bossa nova, bukatzeko

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019ko irailaren 28a

Bossa Quartet taldeak eskaini du Leku Guztietan Kultura ekimenaren azken emanaldia, Sasoeta auzoko Jaizkibel plazan. Bossa nova, funk eta jazz doinuak ekarri ditu Lasarte-Oriara.

Bukatu da Leku Guztietan Kultura, Aterpea Ostalarien eta Merkatarien elkartearen ekimenetako bat. Irailean zehar, hiru kontzertuz gozatu dute herritarrek. Atzo arratsaldekoa izan zen azkena, Jaizkibel plazan: bossa nova, funk eta jazz doinuak eraman zituzten bertara Bossa Quartet taldekoek. 

Sasoetan Ostirintxoa egiten dute ostiraletan: pintxo-potea auzoko tabernetan. Kontzertuak girotu zituen atzo arratsaldeko tragoak eta jakiak. Eguraldia lagun, herritar ugari gerturatu ziren Bossa Quarteten abestiak entzutera.

Erlazionatuak

Leku Guztietan Kultura - Bossa Quartet

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 ira 28 Kultura