Valderejoko Parke Naturalera irteera egingo dute, bihar, ipar martxako lagunek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 27a, 11:45

Eguraldi ona aprobetxatu eta larunbatari ahalik eta zuku gehien ateratzeko, egun osoko irteera antolatu du Ipar Martxak 

Valderejoko Natur Parkera joango dira, larunbatean, Lasarte-Oriako Ipar Martxako lagunak. Goizeko 08:30ean abiatuko dira, autobusez, eta 10:30ean Herranera (Burgos) iritsiko dira. Bertatik hasiko dute ibilaldia, eta bazkal ordurako, Lalastrara (Araba) iritsiko dira.

Bazkaldu eta gero (16:00etan), egunari jarraipena emateko, Añanako Gatz Haranera joango dira, eta bertan bisita gidatu baten bidez, lekua ezagutzeko aukera izango dute.
Bisitarekin batera, sorpresa txiki bat ere izango dutela aurreratu du Rosa Ormazabal Ipar Martxako kideak, baina ez du detaile gehiagorik azaldu.

Bisitaren ostean, 19:00ak aldera berriz ere autobusa hartu, eta Lasarte-Oriara itzuliko dira.

Guztira 46 bat lagun elkartuko dira irteeran, eta jakitera eman dutenez, gaztetxo eta helduak elkartuko dira. Horregatik, ibilbide ezberdinak egiteko aukerak izango dituzte.
Urria ere ekitaldi bat baino gehiago izango ditu taldeak.