Mugikortasun astea aurrera doa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ira. 27a, 09:50

 Mahai informatiboa, inkesta, ikastoletan saioak... ekimen ugari egin dira egun hauetan Lasarte-Orian Mugikortasun astea dela-eta 

Atzo bizikletak konpontzeko tailerra izan zen Okendo plazan. Gaur, ostirala, Ondo ibili ibilbide osasuntsua izango da eta arratsaldean, familiei zuzendutako Geocatching jokoa. Bihar, larunbata, bigarren eskuko azoka izango da Okendon 10:00etatik 14:00etara eta bizikleta ibilbidea, 11:00etatik 12:00etara.